XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gisa-sointzazko izenpillo aunetaz asi nai det, geroenean giza-gogoari, uzkurtzari, lugintzari, kimiari, t.a. dagozkien izen pilloak argitaltzeko asmoz.

Izugarria lan ori: baita lan orrek eskatzen duan iztegi-ezagutza ere.

Euskaltzaindia bere lanetan ari izaten zanean, euskal-itz au edo beste nola litekeango autua sortzen zalarik' Azkue jaunak berak, bere iztegira jo gabe' Aita Olabideren ezagutza sakonera jo oi zuan; ea bada Olabide, esán oi zion, autu orretzaz, zer dio nere iztegiak?....

Bai ba: Azkuek berak, maiz esan oi zuan: Nere iztegia nik neronek baino obeki ezágutzen du Aita Olabidek, askozaz obeki, zeatzago....

Aita Olabideren goratzarrez emen idatzi ditudan lerro kaxkarrok' zerau erakusten digute garbi: aren euskal-maitasuna neurri guzien gaiñetikoa zala.

Arabarra zan izatez, eta erdaldun jaioá ta azia; beraz euskera ain sakon eta zeatz ikasteko; nolako lan eta buru-austeak!.

Alegina zazpi dírala esan oi degu.

Zazpi alegiñok ongi ta gogoz egín zituan Olabidek.

Ejenplu ederra, irakaspen aundia euskotar guziontzat.

Batez ere, euskaldun jaio ta azi diran askoentzat; zazpi alegin ez ezik, txikien bat egiteko ere gogorik ez adorerik eztuten euskal-seme bidekatuentzat; euskeraren balio aundia ikusi nai eztutenentzat; ikusi naiz éz, guri ta gure semeai euskerak eta euskaltasunak mundu guziaren aurrean ematen digun ospe, fama ta entzute aundia....

Langille fama, benetako erlijíodunen fama, gizon zintzo, egitiar eta esku-garbikoen fama.

Birtute oien eusle ta gordetzaille bikain' euskera ta euskaltasuna ditugu; oik galduaz' birtute ederrok ere otzitu ta galtzeko arrisku aundia degu...

Au garbi ikústen zuan Olabidek, eta arrisku onek eragin-da' ekin zion, ikusi degun bezela. gorputz-eta-arima, euskera ta euskaltasunaren alde.

Aita Olabide, euskotar eta eliz-gizon zintzo ta oso-osokoa baitzan....